AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzaren mehatxuak eta identifikazioak Ovidio Ferreiraren omenaldian, Bilbon

Poliziak 1981. urtean hil zuen Ovidio Ferreira egunkari banatzailea, tiroz. Hilketaren 39. urteurrenean, "egia osoa" aldarrikatu dute Bilbon.

39 urte bete dira Poliziak Ovidio Ferreira tiroz hil zuenetik, Bilbon (Bizkaia). Egunkari banatzaile modura jarduten zuen lanean, eta 29 urte zituen. Bertsio ofizialak dio ETA erakundeak erail zuela Ferreira, baina haren familiak eta Etxebarrieta Memoria Elkarteak behin eta berriz aldarrikatu dute Espainiako Poliziak hil zuela, guardia zibil baten heriotzaren osteko operazioan.

Izan ere, 1981. urteko uztailaren 10eko gertakariak azaldu dituzte. Hainbat polizia ETAko bi kideren atzetik zihoazen Bizkaiko hiriburuko Zazpikaleetan barrena, tiroka. Egunkariak banatzen ari zen Ferreira gaztea, eta senideen esanetan, horietako bi balak jo zuten. Lau egun igaro zituen Basurtuko ospitalean, baina hilaren 14an zendu zen. Egun berdinean zauritu zuten poliziek Aurora Mugika, tiroz.

39. urteurrena

Hilketaren 39. urteurrena da gaur, eta Ferreira omendu dute eguerdian, San Antonen. Hala, Egia osoa. Etorkizunak memoria behar du izan dute aldarri ekitaldian elkartu direnek. Berria-k jakinarazi duenez, Ertzainak bertaratu dira omenaldia hasita zegoenean: bertan zeuden pertsonak identifikatu eta gertatzen ari zena irudietan jasotzen ari zirenak mehatxatu dituzte. Antza, segurtasun neurriak ez betetzea nahiz legez kanpoko elkarretaratzea egitea egotzi diete.

Ekarpena egiteko hainbat bideren berri eman du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak
Etxeen Babes Sarean parte hartuz, ekarpen ekonomikoa eginez edota altzariak eta bestelako materialak emanez ekarpena egitera dei egin du Etxebizitza Sindikatuak. Batez ere, hozkailu eta sukaldeak behar dituzte egun. Uztailaren hasieran jakinarazi zuten Herrandarren kaleko bloke bat birjabetu zutela 30 lagun inguruk, eta sindikatuko kideak burubelarri dabiltza eraikinaren nahiz kideen babeserako, defentsarako eta mantenurako lanetan.