AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Esklabak Zentro Sozialistaren 6. urteurrena ospatu dute

Krisiaren Seme-Alabak taldeak 2018an okupatu zuen Esklabak eraikinaren zati bat, eta Mugimendu Sozialistaren egoitza politiko eta sozial garrantzitsuenetariko bat da gaur egun. Aurreko larunbatean ospatu zuten urteurrena, egun osoko egitarau batekin.

Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistak aurten bete ditu sei urte, eta aurreko larunbatean izan ziren urteurrenari lotutako ospakizunak. Egun osoko egitarau bat antolatu zuen Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak: Potx pailazoaren magia-ikuskizuna, YK Riders ikuskizun bat, bazkari bat, Apuntau kedadie umore-saioa, boxeo-ikuskizun bat eta kontzertuak izan ziren, hain zuzen ere.

Krisiaren Seme-Alabak taldeak 2018an birjabetu zuen Esklabak eraikinaren zati bat, "jaiotzen ari zen mugimendu berri baten espazio gisa". Langile Kontrolpeko Espazio hori Zentro Sozialista bat da gaur egun, eta Mugimendu Sozialistak Euskal Herrian duen egoitza politiko eta sozial funtsezkoetako bat da.


Irakurri hemen Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako kide bati Arteka aldizkarian egindako elkarrizketa, Zentro Sozialistaren harira.

Esklabak Zentro Sozialistaren VI. urteurrenaren laburpen bideoa.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi!

Zentro Sozialistak aurrera!https://t.co/iE1kxqlhkr

— Kontseilu Sozialista Urola Erdia (@Kontseilua_UrE) October 20, 2024
Logela baten alokairuaren prezioak %55 egin du gora azken hamarkadan
Espainiako Estatuan, logela baten alokairuak 272 euroko kostua zuen batez beste duela hamar urte. Egun, ordea, 423 eurokoa du. Bartzelonan inon baino garestiagoa da logela bat alokatzea (623 euro), eta Donostia bigarren postuan dago rankingean (546 euro).