AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Esklabak Zentro Sozialistaren urteurrenaren egitaraua, itxita

Urriaren 19an ospatuko dute Azpeitiko Zentro Sozialistaren 6. urteurrena, eta egun osoko egitarau bat prestatu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak.

Gero eta gutxiago geratzen da Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistaren 6. urteurrenerako. Urriaren 19an izango da, larunbatez, eta egitarauaren berri eman du jadanik Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Ohi bezala, askotariko emanaldiak eta bazkari bat egingo dituzte.

11:00etan emango diote hasiera ospakizunari, YK Riders ikuskizun batekin. Potx pailazoak magia-ikuskizun bat eskainiko du ordubete beranduago, eta ondoren, 14:00ak aldera, bazkariari ekingo diote. Bazkalostean, Apuntau kedadie umore-ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da bertan.

Arratsalderako boxeo-ikuskizun bat antolatu dute; 17:30ean hasiko da. Iluntzean, berriz, parrillada bat egingo dute, eta 20:30ean hasiko dira kontzertuak. Mutiko eta Denso arituko dira elkarrekin Zentro Sozialistan, baita hainbat DJ ere.

Egun osoko tiketa 15 euroan eskura daiteke. Boxeo-ikuskizunerako eta kontzertuetarako sarrerak 8 euro balio du.

Taser pistolak izango dituzte Gasteizko udaltzainek ere
Bi T10 pistola elektriko erosiko ditu udalak, baina beste sei erostea eskatu dute poliziek. Arma zurien erabileraren ustezko gorakada hartu dute aitzakiatzat, erabilera justifikatzeko. Gero eta udaltzaingo gehiagotan ari dira taser pistolak eskuratzen; Ertzaintzaren BIZKOR unitateek 2017tik dituzte, eta Nafarroako Foruzaingoak 150 lortzeko prozesua martxan jarri du.