AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eskola kontzertatuetako sindikatuek eta patronalak akordiorik gabe itxi dute negoziaketa bilkura

Langileen ordezkariek ez dute "berritasunik" antzeman patronalen proposamenean. Kristau Eskolen zuzendaritzak, aldiz, eskola kontzertatuen egoera aintzat ez hartzea egotzi die sindikatuei. Eusko Jaurlaritzak ez du parte hartu negoziaketa bilkuran.

Lan hitzarmena berritzea xede, negoziaketa bilkura egin zuten atzo, osteguna, gizarte ekimeneko ikastetxe kontzertatuetako langileen sindikatuek (ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT) eta patronalek (Kristau Eskolak eta Aice-Izei), Lan Hitzarmenen Kontseiluan. Apirilean egindako azken batzarrean bezala, akordiorik lortu gabe itxi zuten bilkura langileen ordezkariek eta patronalek. Izan ere, sindikatuek ez dute "berritasunik" antzeman patronalen proposamenean. Kristau Eskolen zuzendaritzak, aldiz, eskola kontzertatuen egoera aintzat ez hartzea egotzi die sindikatuei. Besteak beste, eskola kontzertatuetako lan baldintzak eta soldatak izan zituzten hizpide atzoko bilkuran. Sindikatuek patronala eta Eusko Jaurlaritza deitu zituzten atzoko bileran parte hartzera, baina jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez zuen parte hartu.

Urte luzetako auzia da eskola kontzertuetako langileen ordezkarien eta patronalen artekoa, baina oraindik ez dute lan hitzarmen berria erdiesterik lortu. Sindikatuek maiatzaren 8an eta 9an egin zituzten azken greba egunak, patronalek nahiz Hezkuntza Sailak ez dutelako "inolako proposamenik" egin egoera desblokeatzeko.

Glovoko langile batek istripua izan du Gasteizen
Motoan lanean ari zela, ibilgaitu batek jo zuen 27 urteko behargina, Zabalganan. Pasa den astean Glovoko 22 urteko behargin bat erail zuten Bartzelonan, beste ibilgailu batek aurrean hartuta. Erailketak lankideen haserrea piztu zuen, eta protestak egin zituzten Glovoren Bartzelonako egoitzaren aurrean.