AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eskuragai daude Defentsa Komunitatearen uztaileko Erresistentzia Jaialdirako sarrerak

Uztailaren 1ean izango da Defentsa Komunitatearen Erresistentzia Jaialdia, Legution. Sarrerak eros daitezke jada Euskal Herriko hainbat puntutan nahiz online, eta autobusak antolatu dituzte hainbat herritatik Legutiora joateko. Langile Kontrolpeko Espazioen Erresistentzia Kutxa indartzeko asmoz prestatu dute jaialdia.

Euskal Herriko Defentsa Komunitateak, Erresistentzia Kutxa hornitzeko asmoz, hamaika ekimen egin ditu lekuan leku azken hilabeteetan. Ia 30 jaialdi izan dira Defentsa Komunitatea osatzen duten Langile Kontrolpeko Espazioetan, eta guztien artean lortu dute Erresistentzia Kutxa elikatzen jarraitzea. Kutxa horren helburua da, hain zuzen ere, Langile Kontrolpeko Espazioak "eskuratzen, mantentzen eta indartzen jarraitu ahal izatea".

Tokian toki Defentsa Komunitatearen eskutik izan diren jaialdi horien guztien zerrenda biribiltzeko, hitzordu potolo bat jarri dute uztailaren 1erako: Erresistentzia Jaialdi nazionala. Legution (Araba) izango da jaialdi handia, eta ekimenean parte hartuko duten musika taldeen berri eman dute jada.

Oraingoan, Boot Boys, Karlos Animal, Zartako, Brigada Flores Magon, Bake Faltsua, Habemus Papam eta Aurrez aurre arituko dira Erresistentzia Jaialdian.

Sarrerak eta autobusak

Sarrerak eskuragai daude jada, 13 euroan. Euskal Herriko hainbat puntutan lor daitezke tiketak; hain justu, Bilboko (Bizkaia) Bidaide tabernan, Donostiako (Gipuzkoa) Urkan, Iruñeko (Nafarroa) Ezpalan, Legutioko Urkiolan, Gernikako (Bizkaia) Ospan, Tolosako (Gipuzkoa) Rakun, Azpeitiko (Gipuzkoa) Haginpen, Beasaingo (Gipuzkoa) Xuberren, Gasteizko (Araba) Lorategin, Amurrioko (Araba) Biderdin eta Arrasateko (Gipuzkoa) Osoriken.

Tiketak online erosteko aukera ere badago, ondoko lotura honetan: https://my.weezevent.com/erresistentzia-jaialdia-1.

Euskal Herriko hainbat eskualdetatik eta herritatik, gainera, uztailaren 1ean Legutiora joateko autobusak antolatu dituzte. Defentsa Komunitatearen parte diren Langile Kontrolpeko Espazioek argitaratuko dute autobus horiei buruzko informazio guztia, euren sare sozialen bidez.

Bultzada Langile Kontrolpeko Espazioei

Defentsa Komunitateak gogorarazten duenez, askotarikoak dira Langile Kontrolpeko Espazioei lotutako borrokek jasaten dituzten erasoak; besteak beste, "identifikazioak, isunak, espazioen itxierak eta desalojoak". Jazarpen ekonomiko horrek guztiak "pisu handia" izaten jarraitzen du beraz, eta "defentsarako baliabide eraginkorrak garatzen eta hedatzen jarraitzea" beharrezkotzat jotzen du Defentsa Komunitateak. Gaur egun martxan dagoen baliabide horietako bat da, hain justu, Erresistentzia Kutxa.

Langile Kontrolpeko Defentsa Komunitateak iazko abenduan jakinarazi zuen martxan zela, eta bide propio bati ekin ziola "espazioaren gaineko langile kontrolaren alde eta desalojoen kontra".

Andre bat erail du Bilbon gizon gazte batek
Arma zuri bat erabili du 89 urteko emakumea hiltzeko. Itxura denez, gaztearen izeba zaharra da andrea. Azken hilabetean, hiru erailketa matxista izan dira Euskal Herrian.