AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eskutik helduta zihoazen bi gizoni eraso zieten Bilbon San Tomas gauean

Beste bi gizon gaztek egin zieten eraso kalean, eta sudurra hautsi zioten bati.

Eraso homofobo larri bat izan zen Bilboko (Bizkaia) Indautxu auzoan joan den San Tomas gauean, hilaren 21ean. Bilboko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak jakinarazi duenez, bi gizonek jasan zuten erasoa: eskutik helduta zihoazen kaletik, eta beste bi gizon gaztek jo zuten haien kontra.

Euren atzetik korrika joan ostean, geratu egin ziren bi erasotzaileak, eta eskutik helduta zihoazen bi mutilen kontra oldartu ziren. Kolpatu egin zituzten, eta sudurra apurtu zioten bietako bati.

"Klase-gizartean zapalkuntzek betetzen duten funtzioa dela medio, kapitalismoak arau kultural bilakatzen ditu biolentzia modu desberdinak", salatu du Bilboko Itaiak: "Horrekin lotuta, ideia faxisten zabalpenarekin, kale mailan normalizatzen ari dira, gazteen artean bereziki, gorroto-jarrera biolentoak".

Espainiako Poliziak jatorri kubatarreko gazte bat tiroz erail du A Coruñan
Bere atzetik ibili ostean, polizia-agente batek industrialde batean egin zion tiro atzo 34 urteko gizonezko bati.