AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiak ez zuela Iñigo Gonzalezen tortura kasua ikertu ebatzi du Estrasburgok

Espainiako Estatuari zigorra ezarri dio Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, Iñigo Gonzalez preso politiko ohiak salatutako torturak "behar bezala" ez ikertzeagatik. Estatuak 20.000 euro eman beharko dizkio Gonzalezi, kalte-ordain gisa.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi duenez, Espainiako Estatuak 20.000 euroko kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio Iñigo Gonzalezi, preso politiko ohiak salatutako torturak "behar bezala" ez ikertzeagatik. Hala, Europako Hitzarmeneko hirugarren artikulua urratu izana leporatu dio Espainiari Estrasburgok, jasandako torturak ikertzeko Gonzalezek egindako hiru galdeei uko egiteagatik. 2011n, 2013an eta 2015ean aurkeztu zituen galdeak. Hiru alditan, froga eskasia argudiatuta baztertu zituzten eskakizunak.

Estrasburgok adierazi duenez, atxilotua izan ondoren, Gonzalez lau egunez izan zuten inkomunikatuta eta ezin izan zuen bere egoeraren berri eman. Gerora salatutako torturen harira ez zen "ikerketa ofizial eraginkorrik" izan, Giza Eskubideen Auzitegiaren arabera.

Atxiloketak eta torturak

Ekineko kide izatea egotzita, duela hamar urte atxilotu zituzten Gonzalez eta beste bost lagun Nafarroan; hain zuzen, Patxi Arratibel, Iker Moreno, Gorka Zabala, Xabier Beortegi eta Gorka Mayo. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskaren aginduz eraman zituzten atxilo, eta inkomunikatu egin zituzten. Horietatik bostek salatu zuten torturak pairatu izana; Arratibelen eta Beortegiren kasuetan, Estrasburgok aurretik zigortu du Espainiako Estatua, berriz ere, ikerketa eskasagatik.

Etxeratze agindua gogortu dute Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian joan den larunbatean sartu zen indarrean etxeratze agindu berria, eta 18:00etatik 06:00etara egongo da indarrean egunero. Aldiz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, etxeratze agindua 20:00etara edo 18:00etara aurreratzea aukera bat dela adierazi du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.