AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiako Armadak Arabako eta Nafarroako kaleetan jarraitzen du

Covid-19aren pandemia dela-eta, Espainiako Armadaren presentzia nabarmena da Arabako eta Nafarroako hainbat herritan, besteak beste. Garbiketa lanen aitzakiapean esku hartu dute.

Hala Bedi-k argitaratu duenez, aste honetan Elizbarrutiko eraikinen desinfekzio lanetan aritu da Espainiako Armada, Gasteizen (Araba). Hala ere, alarma egoera hasi zenetik gehiagotan ere izan dira kaleetan, antza, hiri nagusietako tren geltokiak garbitzen.

Nafarroan ere handia izaten ari da Espainiako Armadaren presentzia, Iruñerrian batez ere. Asteartean Berriobeitin kaleen garbiketa egiten ibili ziren, ustez. Polemika piztu zuen horrek; izan ere, Ahotsa.info-ren arabera, militarren aurretik mankomunitateko kideek garbitu eta desinfektatu zituzten kale berberak.

Apirilaren hasieran, Nafarroako herri ugaritan desfilatzen ibili ziren militarrak, patruilan. Lizarrako edota Iruñeko Alde Zaharreko kaleak hartu zituzten.

Presoen isolamendua lanerako soilik "arindu" du lehenik Espainiako Estatuak
Presoen eskubideen defentsarako hainbat elkartek espetxeetan "oinarrizko eskubideak bermatzeko premiazko zenbait neurri" eskatu dituzte berriz, Barne Ministroaren agerraldi baten harira. Espetxe Zuzendaritzak enpresa pribatuentzat lan egiteko jarduerak baimendu ditu lehenengo, tartean, Basauriko eta Zaballako espetxeetan.