AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiako Estatuan etxebizitzen %60ek behar dute urgentziaz birgaitzea

1979. urtea baino lehen eraiki ziren etxebizitza horiek. Erosahalmen baxua dela-eta, estatuko 1,2 milioi etxe ez dira gai muturreko tenperaturei aurre egiteko, eta etxebizitzen egoera gehitu behar zaio horri: asko eta asko ez daude prestatuta energiari dagokionez eraginkorrak izateko, eta kontsumo nahiz gastu altuagoak izatea eragiten du horrek.

Espainiako Estatuko etxebizitza nagusien artean —ohiko bizitokiak direnak—, %60ek behar dute urgentziaz birgaitzea, Arkitektoen Kolegioaren (CSCAE, gaztelaniazko sigletan) eta Ekologia eta Garapena Fundazioaren (ECODES) arabera. Izan ere, 1979. urtea baino lehen eraiki ziren etxe horiek, eta, beraz, ez dituzte energia-eraginkortasuna lortzeko gutxieneko baldintzak betetzen.

Maria Jose Peñalver CSCAEko kideak azaldu duenez, Espainiako Estatuan, 1,2 milioi etxetan ez dago gaitasunik muturreko tenperaturei aurre egiteko. Kasu gehienetan, erosahalmen baxuaren ondorio da hori. Arazo horri zuzenean eragiten dio, Peñalverren esanetan, eraikinak zaintzeko egon den "kezka urriak": etxebizitza askotan energia-kontsumoa bereziki altua izatea eragin du horrek, ez daudelako energiari dagokionez eraginkorrak izateko prestatuta. Horrek, noski, energiaren erabileragatik etxe horietan ordaindu beharreko gastak altuagoak izatea dakar.

Etxebizitzak birgaitzeko eta energiari dagokionez eraginkor bilakatzeko prozedurak, dena den, baditu zenbait zailtasun, aipatutako bi erakundeek ohartarazi duten modura. Hala nola, egoera horretan dauden familien muga ekonomikoak edo etxetik alde egiteko ezintasuna aipatu dituzte.

Kalera aterako dira gaur Bizkaiko bulegoetako langileak
Bilboko Moyua Plazatik abiatuko da mobilizazioa arratsaldeko 19:00etan. Lan-hitzarmena berritzea eskatzen dute langileek, soldatak igo daitezen; ia hamar urte daramatzate itunik gabe.