Pobrezia edota gizarte-bazterketa arriskua neurtzen duen AROPE tasa (At Risk Of Poverty or social Exclusion, ingelesezko sigletan) igo egin zen iaz Espainiako Estatuan. Adierazle orokorrak %27,tik %27,8rainoko gorakada izan zuen 2020an eta 2021ean jasotako datuak alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) berriki argitaratutako txostenaren arabera.
Zifra errealagoak
2021ean formula zaharra erabili izan balute, AROPE tasa %27,6koa izango litzateke, %27,8koa beharrean. Bi emaitzen arteko %0,2ko alde horrek 100.000 pertsona ingururi erreferentzia egiten dienez, joan den urtera arte baliatu duten metodologiak pobrezia errealaren zati esanguratsu bat estaltzen zuela ikus daiteke.
Metodologia kontua
Langabezia-tasak ezkutatzen duena
Enpleguaren intentsitate baxua
Adierazle hori kalkulatzeko, lan-indarra saltzeko gaitasuna eta adina duten etxeko kideek urtean zehar lanean emandako hilabete kopurua zenbatzen da, eta, bestalde, langile horiek teorikoki zenbat hilabetetan lan egin zezaketen. Bien arteko ratioa kalkulatzen da, eta %20tik beherakoa bada, familia horretan "enpleguaren intentsitate baxua" dagoela zehazten da.
Pobrezia-arriskua
"Desberdintasun soziala neurtzen duen adierazle erlatiboari" deitzen dio pobrezia-arriskua neurtzeko tasa INEk. Hau da, neurtzen duena ez da pobrezia absolutua, biztanle guztiekiko "diru-sarrera txikiak" dituzten pertsonen ehunekoa baizik.
Gabezia material edota sozial larria
Proletarioenak
Bestalde, AROPE tasaren hiru faktoreak batera jasaten dituzten biztanleak ere kalkulatu dituzte azken txostenean. Horren arabera, Espainiako Estatuan 2020an bizi ziren pertsonen %2,3k, milioi bat lagun baino gehiagok, pobrezia-arriskua, gabezia material edota sozial larria eta enpleguaren intentsitate baxua aldi berean jasan zituzten. Pertsona horiek bizirauteko berme bakarra laguntza sozialak jasotzea edo edozein lanpostu onartzea da.
Inflazioaren eraginik gabe
inflazioaren igoeraren aurrekoak dira, gainera. Oinarrizko produktuen prezioaren igoera langile familia ugariren soldatak zein aurrezkiak azken hiru hamarkadetan ez bezala uzkurtzen ari den honetan, aurreikusgarriena da 2023an argitaratuko diren datuek proletarizazio-prozesuaren inguruko zifra nabarmenagoak eskaintzea.
Espainiako Estatuan gero eta handiagoa da pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arriskua
%27tik %27,8ra igo zen pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan dagoen biztanleriaren indizea 2020. eta 2021. urteen artean, Espainiako Estatistika Institutuaren azken datuen arabera. 13 milioi pertsonatik gora "gabezia sozial zein material larrian" zeudela kalkulatu zen iaz. Etxebizitza berotzeko zailtasunak dituen biztanleriaren ehunekoa, zehazki, %3,4 handiagoa izan zen urte batetik bestera. Litekeena da azken hilabeteetako inflazioak datu horiek larriagotu izana.