AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiako Estatutik ateratzea debekatu diote Mikel Antzari

Gregorio Ordoñez "hiltzeko erabakian izandako" ustezko "erantzukizunagatik" auzipetu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak preso politiko ohia. Antzak deklaratu du torturetan eta gezurretan oinarritzen dela haren aurkako akusazioa.

Atzo deklaratu zuen Mikel Albisu Antza preso politiko ohiak Donostiako (Gipuzkoa) epaitegietan, bideokonferentziaz, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Alejandro Abascal epailearen aurrean. Gregorio Ordoñez PPko zinegotzia "hiltzeko erabakian izandako" ustezko "erantzukizunagatik" auzipetu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Deklaratu ondoren zenbait neurri ezarri dizkio epaileak; besteak beste, pasaportea kendu diote, eta Espainiako Estatutik irtetea debekatu.

Albisuk azaldu zuenez, haren aurkako akusazioak torturetan eta gezurretan oinarritutako elementuen bidez eraiki dituztela adierazi zion epaileari, eta gogorarazi zion aurrez hogei eta bost urteko bi zigor bete dituela Frantziako Estatuan.

Antza 2004ko urrian atxilotu zuten Biarnon, ETArekin lotuta. 2019ra arte eduki zuten preso Frantziako Estatuan. Hango zigorrak osorik bete ondoren utzi zuten aske.

Iruñerrian ere Gazte Eskola Politikoak jarri ditu martxan GKSk
Abenduaren 29an hasita, lau saio egingo dituzte Iruñerrian ikasturte honetan. "Hausnarketa eta eztabaida politikorako espazioak" izango dira Gazte Eskola Politikoak. Urola Kostan azaroan abiatu zituzten eskolak, eta aste honetan egingo dituzte bigarren saioak.