AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiako Gobernuak gas kontsumoa murrizteko Europako plan berria onartu du

Europar Batzordeak proposatutako murrizketak Madrilen kritikak piztu zituen arren, "aurrezteko ahalegina" inposatzea lortu du Bruselak.
El PaĆ­s egunkariak, autokonplazentziaz. Hor daude, ordea, Riberak berak duela astebete eskas egindako adierazpenak: "Espainiako familiek ez dute ez gas ez argi mozketarik jasango beren etxeetan".

Plan berriak gas kontsumoa %15 murrizteko betebeharra "arintzen" duen arren, energia horniduraren erregulazio zorrotza ezarriko du; borondatezkoa lehendabizi, eta derrigorrezkoa ondoren, larrialdi-egoera ezartzen bada. "Herrialde bakoitzaren neurrira" ezarriko dituzte murrizketak, hau da, gutxiago estutuko dituzte "europar elkartasuna" errespetatzen dutenak; "beste estatu kideei gasa bideratzeko ahalegin gehien" egiten dutenak, alegia.

Horrek esan nahi du Errusiako gasarekiko dependentzia txikiena duten estatuek, Espainiakoa kasu, Alemaniara bidali beharko dituztela euren "soberakinak"; Europako iparraldeko zein erdialdeko potentziek euren jarduera industrialari eutsi diezaioten, gehienbat. Hala ere, "negu hotzaren", inflazioaren eta krisi energetiko zein ekonomikoaren mehatxuak EB osoa zeharkatzen du, berau osatzen duten 27 kideen arteko batasuna haustea mehatxatuz. Negoziazioa prestatu bitartean, Gazprom konpainia errusiarrak Alemaniari gas-hornikuntza are gehiago murriztuko diola iragarri du. EBko estatu kideak Bruselaren inguruan eta Moskuren aurrean lerroak ixten saiatzen ari dira, gero eta zailtasun handiagoarekin.
2022ko Gazte Topagune Sozialistak utzi duena
Atzo amaitu zen aurtengo Gazte Topagune Sozialista; lau egunez, 2.000 pertsonatik gora elkartu ditu Durangon. Hona hemen Topagunea, egunez egun.