AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiako Gobernuak lege dekretu bat aldatu du, sare eta orrialde digitalak kontrolatu ahal izateko

Lege dekretuaren aldaketari esker, "salbuespen egoeretan" bere gain hartuko du Espainiako Gobernuak komunikazio-euskarri digitalak ixtea, epaile baten baimenaren beharrik gabe. Hala, "ordena publikoa, segurtasun publikoa edota segurtasun nazionala arriskuan daudenean", esku hartuko luke Gobernuak.

"Espainian azkenaldi honetan izan diren gertakari larriek, agerian utzi dute gure legedia eguneratzea ezinbestekoa dela". Argudio horri helduta, Espainiako Gobernuak 14/2019 Errege lege dekretua aldatu berri du. Neurria behin-behinekoa izango litzateke, adierazi dutenez.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak duela sei egun iragarri zuen lege dekretuaren aldaketa; bere esanetan, "Kataluniako errepublika digitalaren" aurka egiteko balioko zuena. Hala, egun batzuen buruan gauzatu dute neurri berria.

Kontrola eta esku hartzea

Aldaketa horri esker, "ordena publikoa, segurtasun publikoa edota segurtasun nazionala arriskuan daudenean", esku hartzeko eta komunikazio-euskarri digitalak ixteko ahalmena izango du Espainiako Gobernuak. Horretarako, gainera, ez du epaile baten baimenik beharko. Gaur, azaroak 6, argitaratu dute neurria, Espainiako Buletin Ofizialean. Aldaketa berriarekin, 2014. urtean osatutako Telekomunikazio Orokorraren araudiarekin hautsi du Gobernuak.

Sustatu atariak jaso duenez, honela dio dekretu berriaren laugarren kapituluak:

El Gobierno, con carácter excepcional y transitorio, podrá acordar la asunción por la Administración General del Estado de la gestión directa o la intervención de las redes y servicios de comunicaciones electrónicas en determinados supuestos excepcionales que puedan afectar al orden público, la seguridad pública y la seguridad nacional. En concreto, esta facultad excepcional y transitoria de gestión directa o intervención podrá afectar a cualquier infraestructura, recurso asociado o elemento o nivel de la red o del servicio que resulte necesario para preservar o restablecer el orden público, la seguridad pública y la seguridad nacional.

Irizpideak

Esku hartzea martxan jarri ahal izateko, bi baldintza posible egongo lirateke: bata administrazio publiko batek hala eskatzea litzateke; eta bestea, Espainiako Gobernuak berak hala erabakitzea.

Dekretua indarrean sartzeko irizpideei dagokienez, modu honetan zehaztu dituzte, Sustatu-k jakinarazi bezala:

Ertzaintzak bortizki desegin du metaleko langileek BECen egin duten protesta
Bizkaiko metaleko langileek protesta egin dute gaur Barakaldoko BEC zentroan, eta modu bortitzean oldartu zaie Ertzaintza. Iragan asteburuan elkarretaratze bat egin zuten, eta ertzainek hainbat behargin identifikatu zituzten. Ordutik, telefono deiak jaso dituzte identifikatutako kideek, komisaldegira bertaratzeko esanez. Metaleko langileek maiatzean hasi zituzten mobilizazioak eta grebak, lan hitzarmenaren alde. Blokeatuta dago negoziazio mahaia.