AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiako Gobernuak legea aldatuko du preso politikoen harrerak zigortzeko

Ongietorri ekitaldiak bide administratibotik zigortzeko, Terrorismoaren Biktimen Babes Integralerako Legea moldatuko du Sanchezen gobernuak, Barne ministroak iragarri duenez. Zuzenbide penalak horretarako dituen hutsuneak gainditu nahi lituzkete, ekitaldi horien aurka jotzeko.

"Biktimen duintasunaren errespetuarekin bateraezinak" diren ekitaldiak zigortzeko, bide berri bat irekitzeko asmoa agertu du Espainiako Gobernuak: "erregimen zigortzaile berri bat" sortuko dute, preso politikoen harrera ekitaldien aurka egiteko.

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak egin du iragarpena, Espainiako Senatuan, UPNren galdera bati erantzunez. Ministroak azaldu duenez, bide administratibotik ere zigortu nahi dituzte aurrerantzean preso politikoei ongi etorria emateko ekitaldiak, eta Terrorismoaren Biktimen Babes Integralerako Legea moldatuko dute horretarako.

Espainiako zuzenbide penalean delitu gisa jasota daude "terrorismoa goratzea" eta "biktimen umiliazioa", baina ekitaldi asko ezin izan dituzte bide horretatik zigortu. Horregatik moldatu nahi dute 29/2011 legea. Gobernu Kontseiluko eta parlamentuko tramitea pasatu behar dute horretarako.

Antzeko proposamenak eginak dituzte lehenago, besteak beste, PPk eta Ciudadanosek. AVT elkarteak, esaterako, milioi bat euro arteko isunak aurreikusi zituen Mariano Rajoyren gobernuari egindako proposamen batean.

Ertzaintzak zazpi lagun etxegabetu ditu Donostian
Hiru urtez egon da birjabetuta eraikina, eta orain poliziak "legez kanpo" hustu duela salatu dute Infernua Bizirikek, Groseko Saretxek eta Donostialdeko Maizterren Sindikatuak. Gaur kaleratzea salatzeko elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan hiriko Bulebarrean.