AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiako Gobernuak ukatu egin du preso politikoen zigor batuketa amaitzeko asmorik duenik

2014an onartutako lege baten ondorioz, euskal preso politikoek Frantzian betetako espetxe urteak ez dituzte aintzat hartzen Espainiako zigorrak betearaztean. Zenbait hedabidek aditzera emandakoaren aurka, Espainiako Barne Ministerioak gutun bidez azaldu du ez dutela lege hori aldatzeko asmorik.

Espainiako Barne Ministerioak AVTri eta beste zenbait elkarteri gutun bidez jakinarazi dienez, ez dute 7/2014 legea aldatzeko asmorik. Zenbait hedabidek zabaldu zuten, lege hori aldatu, eta Frantziako Estatuan betetako urteekin Espainiako Estatuko espetxealdia murrizteko bidea irekiko zuela berriz gobernuak. Barne Ministerioaren menpeko Terrorismoaren Biktimen Sostengurako Zuzendaritzak, ordea, gezurtatu egin du informazio hori.


Europako Batasunak 2008an onartutako arau baten arabera, estatu batean ezarritako zigorrak gainerakoetan ere aintzat hartu behar lirateke, inor ez zigortzeko bi aldiz delitu beragatik. Espainiako Gobernuak, ordea, salbuespen batzuk ezarri zizkion irizpide horri 2014an, besteak beste, euskal preso politikoei eragiten zietenak. Auzitegi Gorenak, gainera, erabaki hori babestu zuen 2015ean. Hala, Espainiak Frantzian egindako espetxe urteak aintzat hartu gabe betearazten die zigorra euskal preso politikoei: delitu beragatik epaitu arren, ez dizkie kondena osotik Espainian bete beharreko zigor urteak murrizten.


Gaur egun, Espaniako Estatuan preso dituzten 50 bat euskal preso politikori eragiten die lege horrek —legea haien alde interpretatuz gero, berehalakoan irtengo lirateke kalera preso batzuk—, eta oraindik Frantzian dauden beste batzuei ere eragingo die etorkizunean. Praktikan, zigorrak luzatzea dakar Europar Batasunaren zuzentaraua gaur arte bezala betearazteak.

Grebari ekin diote berriz Aita Menniko langileek
Bost eguneko grebaldia hasi dute gaur, otsailaren 7an. Hitzarmen berri bat eskuratzea dute helburu.