AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiako Poliziak beste pertsona bat atxilotu du Voxen aurkako protesten harira

Santurtzin ekitaldia antolatu zuen Voxek hilabetearen hasierarako. Ertzaintzak protesta egiten ari ziren hamabost pertsona atxilotu zituen, "desordena publikoak eragitea" leporatuta. Aske geratu ziren epailearen aurrean deklaratu ondoren.
ekitaldiaren aurkako protestetan parte hartzea leporatu diote. Portugaleteko bizilaguna da atxilotua, eta protestara bertaratu zen pertsona batek egindako bideo baten ondorioz lortu zuen Poliziak hura identifikatzea.
Polizien bertsioaren arabera, hogei zentimetroko labana bat aurkitu zuten atxilotua arakatzean. Hori dela eta, inputatutako delituez gain, Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa urratzeagatik eta "falta larri bat" egiteagatik zigortzea proposatu dute.
Gasteizko Artiumeko langileek salatu dute Aldundiak eta museoak ez dutela akordiorik sinatu
Bihartik aurrera greba mugagabea egitekoak ziren Artiumeko langileak, baina Aldundiarekin aurreakordio bat lortu zutelako utzi zuten bertan behera deialdia. Uztailaren amaieratik hona, hiru greba egun izan dituzte beharginek.