AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiakoa da estatu sionistari azaroan arma gehien esportatu zizkion Europako estatua

Rescop sareak seinalatu du, gainera, sionistek palestinarren kontra probatutako armak erosten jarraitzen duela Espainiako Estatuak.

Iragan asteburuan, Espainiako Estatuko 80 herritan baino gehiagotan izan dira mobilizazioak, Palestinako herriarekin elkartasunez. Besteak beste, nazioarteak eta zehazki Espainiako Gobernuak sionistekin duten konplizitatea salatu du Rescop sareak: "Ez Europar Batasunak ez Espainiako Estatuko Gobernuak (legezko betebeharrak izan arren genozidioa prebenitzeko Konbentzioko kide gisa) ez dute ezer egin nazioarteko gortearen irizpena betetzeko". Izan ere, teorian, genozidioari aurre egiteko hainbat neurri igorri zituen Nazioarteko Justizia Auzitegiak duela hiru hilabete.

Espainiako Gobernuari dagokionez, Rescopek jakinarazi du bera dela, Europar Batasuneko estatuen artean, 2023ko azaroan zehar Israelgo estatu genozidari arma gehien esportatu zizkiona. Hori gutxi balitz, azken hilabeteetan ere sionistei armak erosten jarraitu du Espainiako Estatuak, jakina izan arren material hilgarri hori nola probatzen duten: palestinarren kontrako sarraskian.

2023ko abenduan argitaratu zuten hainbat hedabidek, esaterako, zenbaterainokoak ziren Espainiako Gobernuak estatu sionistara bideratutako arma-esportazioak: 2022an, 9,3 milioi eurorainoko balioa izatera heldu ziren Espainiako Estatuak Israelgo estatu genozidari helarazitako armak. Guztira, 34 esportazio-lizentzia onartu zituen gobernuak.

"Gobernuak armak esportatzeko, inportatzeko eta transferitzeko lizentziak ukatzeko eta deuseztatzeko legezko betebeharra zuen, eta ez du egin. Erosten jarraitzen dugu, saltzen jarraitzen dugu, eta gure lurraldeak genozidio bati laguntzeko materialaren transferentzia-puntu gisa balio dezan ahalbidetzen jarraitzen dugu", azaldu du Rescopek.

Palestinarekiko elkartasuna, kriminalizatuta eta debekatuta Europan

Bestalde, aipatutako sareak salatu du larriagotzen ari dela Palestinarekiko elkartasunaren kontrako errepresioa. Urritik hona, Europar Batasuneko hamabi estatutan debekatu dituzte Palestinaren aldeko mobilizazioak. Alemania da horren adibide: Berlinen, hilabete honetan bertan, Palestinarekiko elkartasunez antolatutako kongresu bat eten eta sionismoaren kontrako zenbait judu atxilotu dituzte polizia-agintaritzek.

"Militantzian eta kale-mobilizazioan oinarritutako politika" aldarrikatu du EHKSk
Joan den asteburuan izan dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta balorazio-testu bat argitaratu du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak. Maiatzaren 1ean Bilbon mobilizatzera deitu du berriz.