AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espazio berri bat lortu dute Burlatako Gaztetxeko kideek

Duela hilabete jakinarazi zuten arriskuan zela Burlatako Gaztetxea, eta udalarekin harremanetan izan dira ordutik. Elkarrizketa horien emaitzaren berri eman dute: "antolakuntza politikorako espazio berri bat lortu dugu".

"Pasa den astean gaztetxea botako dutela jakinarazi ziguten, kirol-instalazioetan hasiko dituzten obrak direla-eta. Burlatan ere antolakuntzarako espazioak behar ditugu eta, horregatik, momentu honetan lekualdatze baten alde egiten ari gara lan". Hala azaldu zuten Burlatako Gaztetxeko (Iruñerria, Nafarroa) kideek otsailaren 20an, sare sozialen bidez. Modu horretan ohartarazi zuten huste eta eraiste arriskuan zela Langile Kontrolpeko Espazioa, kirol-instalazio batzuen eremuan baitago kokatuta, eta horien eraisketarako lanak hasiko baitira aurki.

Burlatako Udalak, dena den, hitz egiteko eta gaztetxeko kideei beste espazio bat bermatzeko borondatea erakutsi zuen. Hala, azken asteetan elkarrizketak izan dituzte gaztetxeko kideek eta udalak, eta fruituak eman ditu horrek: "antolakuntza politikorako espazio bat lortu dugu", jakinarazi dute gaztetxeko kideek.


Hedatzen ari da garraiolarien greba
Hamargarren greba eguna izango da gaurkoa. Espainiako Gobernuak dirulaguntzak hitzeman dizkie garraio-enpresa elkarte handiei, baina autonomoek zalantzan jarri dute horiek haiengana helduko ote diren; "neurri horiek ezer gutxirako balio dute", esan dute.