AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espedientea egin diote Bizkaiko suhiltzaile sindikalista bati, greba eskubidea egikaritzeagatik

"Greba eskubidearen aurkako eraso zuzena" eta "errepresio sindikala" leporatu dizkio CNTk Bizkaiko Foru Aldundiari. Sindikatuak argudiatu du zigortutako langilea ez zegoela zerbitzu minimoetarako izendatuta joan den martxoaren 8ko greban.

Bizkaiko Foru Aldundiak espedientea egin dio CNT sindikatuko suhiltzaileen arduradun sindikalari, martxoaren 8ko lanuztean greba eskubidea egikaritzeagatik. CNTk dio greba eskubidea "errepresio bidez erasotua" izan dela, administrazioak grebalaria "falta larriarekin" zigortzea erabaki duen honetan. Zigortutako behargina ez zegoen zerbitzu minimoak betetzeko izendatuta, eta aldez aurretik adostutako neurrian bete ziren zerbitzu minimo horiek, langileek azaldu dutenez.

Hala, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute dozenaka beharginek; espedientea gaitzesteko, zigortutako kidea babesteko eta greba eskubidea aldarrikatzeko. Azaldu dute azken erasoa Aldundiaren ohiko "ukazio eta jazarpen maniobren baitan" kokatzen dela, eta mota horretako erasoak sekzio sindikala eratu zenetik gaur egunera arte jasan behar izan dituztela ere salatu dute.


Oso larri zauritu da langile bat Lesakan
Atzo jazo zen lan istripua, Transformados Zalain enpresan. Zauria buxatu zioten lehenengo, eta Donostiako ospitalera eraman behar izan zuten gero, bertan artatua izan zedin. 2016. urtean behargin bat hil zen lantoki berean.