AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espetxean jarraitu beharko du Iratxe Sorzabal preso politikoak

Frantziako Estatuak aurreko ostiralean Espainiaratu zuen Sorzabal, han ezarritako zigorra osorik bete ostean. Otsailean 24 urte eta erdiko beste zigor bat jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta defentsak helegitea aurkeztu arren, behin-behineko kartzelaldia luzatu diote.

Joan den otsailean epaitu zuten Iratxe Sorzabal preso politikoa Espainiako Estatuan, iazko urrian Frantziako Estatutik estraditatu ostean; 1996an ETAren bi ekintzatan parte hartzea leporatzen diote. Sorzabalen tortura salaketei entzungor egin eta beste 24 urte eta erdiko zigor bat jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina epaiaren kontrako helegite bat aurkeztu zuen defentsak. Bitartean, Frantziako justizia administrazioak ezarritako zigorra betetzen jarraitu du preso politikoak, Reauko kartzelan; osorik bete berri du zigor hori, eta beraz, aurreko ostiralean Espainiaratu zuten Frantziako Estatutik.

Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaiari jarritako helegitea ebatzi bitartean Sorzabal aske geratzea eskatu zuten bere abokatuek, baina ez dute eskaera hori onartu: berriki jakinarazi dute behin-behineko espetxealdia luzatu diotela eta, hala, kartzelan jarraitu beharko duela Espainiaratua izan ostean. Ikusteke dago otsailean jarritako 24 urte eta erdiko zigorra bere horretan mantenduko duen auzitegiak, edo ez.

Sorzabal 2001ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta torturatu egin zuen atxiloaldian. Gerora, 2015ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta han espetxeratu zuten.

Hil egin da Iturenen lan-istripua izan zuen behargina
Ostiralean, balkoi batean toldo bat jartzen ari zela, lau metroko altueratik amildu zen 44 urteko langilea. Aurten gutxienez 57 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.