AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espetxera itzuli beharko du Jon Crespo preso politikoak, bigarren graduan

20 urtez espetxean egon ondoren, iazko urritik kalean zegoen Crespo, hirugarren graduan. Espainiako Auzitegi Nazionalak, ordea, atzera bota du hari hirugarren gradua emateko erabakia, eta Basauriko espetxera itzuli beharko du berriz.

Basauriko (Bizkaia) espetxera itzuli beharko du Jon Crespo Ortega preso politikoak, lau hilabetez kalean egon ondoren. Aurrez 20 urtez izan zuten kartzelan Crespo, eta iazko abuztuan bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Urrian, berriz, hirugarren gradua onartu zion Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak, eta baldintzapeko askatasunean egon da ordutik. Auzitegi Nazionalak, ordea, atzera bota du orain erabaki hori, fiskaltzaren helegite bat onartu ondoren.

Espainiako Barne Ministerioak irail amaieran iragarri zuen hirugarren gradua emango ziela Crespori eta beste preso politiko bati, eta El Duesoko (Kantabria) espetxetik Basaurikora ekarri zuten. 20 urte zeramatzan preso: 2002ko azaroan sartu zuten, eta 25 urteko zigorra ezarri zioten talde armatuarekin kolaboratzea, desordena publikoak eta lesioak eragitea eta lehergaiak edukitzea leporatuta.

Antzeko beste kasu bat

Cresporena ez da halako kasu bakarra. Hirugarren gradua onartu eta kalera atera ondoren berriz espetxera joan behar izan zuenBasauriko kartzelan dute hura ere. Unai Fano euskal preso politikoak ere, iazko urrian.

Langile bat zauritu da Sestaon, makina batek hankak harrapatuta
Lanean ari zela jausi zitzaion hanken gainera makina bat. Aurten gutxienez zazpi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.