AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espetxera sartu dute igandean Erandion emakume bati sexu erasoa egin zion gizonezkoa

Atzo igaro zen epailearen aurretik 41 urteko gizonezkoa. Pasa den igandean Erandioko Akarlanda parkean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita eraman dute epailearen aurrera. Azken horrek espetxera bidali du behin-behinean.

Emakume batek sexu erasoa jasan izana salatu zuen igandean Ertzaintzaren aurrean. Erasoa Erandioko (Bizkaia) Akarlanda parkean gertatu zen, gauez. Emakumea autoan zegoen ondoezak jota. Lekuko batek ohartarazi zuenez, gizonezko bat haren autora sartu eta korrika atera zen ondoren. Emakumea ezer oroitu ezinda esnatu zen, orduan ohartu zen sexu erasoa jasan zuela.

Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, erasotzailea zelakoan. Atzokoan, epailearen aurretik igaro zen atzemandako gizonezkoa. Behin-behinean espetxean sartzeko agindu du epaileak.

Gutxienez lau sexu eraso salatu dituzte Iruñeko sanferminetan
Iragan asteburuan hasi ziren Iruñeko San Fermin jaiak, eta lau sexu eraso salatu dituzte dagoeneko, "ukituak" direla-eta. Oraingoz, bi gizonezko atxilotu dituzte eraso horien harira. Azken egunetan lau pertsona atxilotu dituzte sexu erasoak egotzita; Iruñean, Erandion eta Antsoainen.