AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espetxeratua izan den Mugimendu Sozialistako kidearen absoluzioa eskatuko dute bihar Euskal Herriko hainbat herritan

Urruñarra da atxilotutako kidea, eta herri horretan gaur irten dira kalera bere absoluzioa exijitzeko. Lekuan lekuko hainbat Kontseilu Sozialistak biharko deitu dute mobilizatzera.

Bart atxilotu dute Mugimendu Sozialistako militante urruñar bat Itziarren (Gipuzkoa), eta 2018an bere lan politikoa zela-eta ezarritako zigor bati lotuta, Martutenen (Gipuzkoa) kartzelaratu dute.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak zein Gazte Koordinadora Sozialistak protestara deitu dute gaur Urruñan (Lapurdi), Atxilotua askatu. Absoluzioa aldarritzat hartuta. Ez dira han bakarrik mobilizatuko, ordea: Euskal Herriko hainbat Kontseilu Sozialistak nahiz GKSk antolatu dituzte mobilizazioak biharko, larunbaterako.

Hona hemen biharko mobilizazio deialdi guztiak:

Ekainaren 4ko jardunaldi nazionalaren inguruko zehaztapenak azaldu ditu Itaiak
Hiru hitzaldi izango dira Hernaniko jardunaldian, eta landuko den edukia modu sakonagoan argitu du Itaiak. Emakume langileek jasaten duten zapalkuntzaren inguruko "analisiak egitea" da helburu nagusia.