AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espetxetik baldintzapean irteteko eskaera ukatu diote Urrutikoetxeari

Josu Urrutikoetxearen aurkako prozeduran izan diren hutsegiteak zein bere osasun egoera mahaira atera zituzten abokatuek, baina Parisko Dei Auzitegiko estradizioen instrukzio ganberak atzera bota du preso politikoa baldintzapean aske uzteko eskaera.

Josu Urrutikoetxeak preso jarraituko du Parisko La Santé espetxean, Frantziako Estatuko epaitegiek bere aurkako bi euroaginduak eta bi estraditazio eskaerak bideratu bitartean. Preso politikoaren abokatuek mahaira atera zituzten bere aurkako prozeduran izan diren akatsak zein bere osasun egoera larria, baina Parisko Dei Auzitegiko estradizioen instrukzio ganberak ez du onartu prozedura baliogabetzea eta Urrutikoetxea baldintzapean aske uztea.

Duela gutxi egin diote ebakuntza presoari, prostatan. Medikuarengana bidean zela atzeman eta espetxeratu zuten duela hiru hilabete, ekainaren 19an, ministerio publikoak aginduta. Ordu batzuk lehenago utzi zuen aske Parisko Dei Auzitegiak, kontrol judizialpean.

Lubaki Langile Elkartasun Sarea sortu dute Bergaran, klase batasuna oinarri
Hasiera batean, Bergara mailan antolatuko da sarea. Lan arloa zein genero eta etxebizitza problematikak lantzeari ekingo diote lehendabizi, dinamikekin eta heziketa politikorako saioekin uztartuta. Urriaren 19an batzar informatiboa egingo dute, herritarren zalantzak argitzeko.