AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espetxetik irten da Jakes Esnal preso politikoa ere, 32 urte eta erdiren ondoren

Urtebetez eraman beharko du eskumuturreko elektronikoa, atxiloaldia etxean bete ahal izateko. Gero, baldintzapean aske geratuko da; neurri berdinak ezarri dizkiote duela bost egun espetxetik atera zen Ion Kepa Paroti.

Aurreko ostegunean irten zen Mureteko kartzelatik Ion Kepa Parot preso politikoa, eta bost egun beranduago utzi du atzean Lannemezangoa Jakes Esnalek. Biek egin dituzte 32 urte eta erdi kartzelan, eta orain, urtebetez eraman beharko dute eskumuturreko elektronikoa, atxiloaldia etxean betetzen jarraitzeko. Urtebeteko "proba" horren ostean, baldintzapean aske geratuko lirateke biak, baina baldintza gogorrekin, abokatuek jakinarazi izan dutenez.

Izan ere, azaldu dute Frantziako Estatuak "etengabe gogortu" dituela baldintzapeko askatasuneko baldintzak; orain, esaterako, etxetik irteteko eta etxera itzultzeko ordutegi zehatzak izango dituzte Esnalek eta Parotek.

1990ean atxilotu zituzten biak, Xistor Haranbururekin batera. 1997an epaitu zituzten, eta biziarteko zigorra jarri zieten, ETAren Argala komandoko kide izatea egotzita. Azken urteetan baldintzapean aske geratzeko egin dituzten etengabeko eskaeren eta horien etengabeko gibelatzeen ostean, 2020 bukaeran irten zen espetxetik Haranburu, eta berriki atera dira Esnal eta Parot. Legez, 2005etik zuten baldintzapeko askatasuna eskatzeko aukera.

Unai Parot ere 1990an atxilotu zuten, baina Espainiako Estatuan. 5.000 urte inguruko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta gaur egun Zaballan (Araba) daukate gatibu.

Urri amaieran grebara joko dute Nafarroako adinekoen egoitzetako langileek
Nafarroa mailako hitzarmen propio bat nahi dute beharginek, besteak beste, soldata-igoerak jasoko dituena. Hiru egunez egingo dituzte lanuzteak urriaren 24an hasita.