AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espetxetik irten dira Ekaitz Samaniego, Xabier Tximeno, Agurtzane Delgado eta Jon Urretabizkaia preso politikoak

Samaniego 8 urtez izan dute giltzapean; Tximeno 24 urtez; Delgado 19 urtez; eta Urretabizkaia, 20 urtez. 'Berria' egunkariaren arabera, egun, gutxienez 249 euskal preso politiko daude kartzeletan. Etxerat elkarteak abendua amaieran jakinarazi zuenez, Huelvatik Algecirasko presondegira urrundu dute Angel Lopez presoa.

Azken egunetan, lau preso politiko irten dira espetxetik: Ekaitz Samaniego gasteiztarra, Xabier Tximeno donostiarra, Agurtzane Delgado ermuarra eta Jon Urretabizkaia elorriarra.

Samaniegok, Segi gazte antolakundeko kide izatea leporatuta, 8 urte egin ditu kartzelan, eta zigorra osorik bete ostean atera da Zuerako (Zaragoza) kartzelatik. Tximeno, aldiz, ETA erakundearekin lotuta, 24 urtez izan dute giltzapean, Frantziako zein Espainiako estatuetako presondegietan. Urtarrilaren 3an irten zen Burgosko espetxetik, zigorra beteta. Bestalde, Delgado 19 urteko espetxealdiaren ondoren utzi dute aske; 2020. urtea hastearekin batera, urtarrilaren 1ean atera zen Albolotetik (Granada). Urretabizkaiari dagokionez, 20 urtez izan dute preso, eta abenduaren 28an utzi zuen Huelvako kartzela.

Berria-ren arabera, gutxienez 249 euskal preso politiko daude egun.

Angel Lopez, urrundua

Etxerat elkarteak iazko abendua amaieran jakinarazi zuenez, Angel Lopez Ortuellako (Bizkaia) preso politikoa urrundu dute. Hain zuzen, Huelvatik Algecirasko espetxera lekualdatu dute. Hala, 1.100 kilometrora dago une honetan.

Gutxienez bi eraso izan dira Gabonetan, bat Tolosan eta beste bat Iruña Okan
Gabon Zaharrean jasan zen erasoaldietako bat, Iruña Okako kotilioi batean: hiru emakumeri eraso egin zien gizonezko batek. Bestalde, Tolosan 19 urteko emakume bat bortxatzen saiatu zen gizonezko bat abenduaren 24an.