AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Estatu sionista "iraintzea" leporatuta, lau urteko espetxe-zigorra eskatuko dute kanariar batentzat

Datorren astean epaituko dute, sare sozialetan "biolentzia, gorrotoa eta diskriminazioa sustatzea" egotzita. Militar sionistak, Benjamin Netanyahu, AEBak eta Eliza katolikoa seinalatzen ditu zenbait mezutan, besteak beste.

Pertsona bat epaituko dute datorren astean Tenerifeko Santa Cruzeko Probintzia Auzitegian, sare sozialetan argitaratu dituen hainbat mezu direla-eta. Israelgo Estatu genozida, Benjamin Netanyahu, soldadu sionistak eta Amerikako Estatu Batuak seinalatzen dira mezu horietan, beste batzuen artean.

"Kolektibo jakin batzuekiko biolentzia, gorrotoa eta diskriminazioa sustatzea" leporatzen diote auzipetuari, eta "kolektibo" horien barruan egongo lirateke komunitate judua, estatu sionista eta AEBak. Hala, fiskaltzak lau urteko kartzela-zigorra eta 1.600 euroko isuna eskatuko ditu beretzat, baita lau urteko inhabilitazioa ere.

Gainera, akusatuak Facebooken argitaratu dituen zenbait mezu zentsura eta ezaba ditzatela eskatuko du fiskaltzak; besteak beste, AEBei, "Israeli" eta Eliza katolikoari buruzkoak.

Facebooken egindako 54 argitalpen jarri dituzte jopuntuan. Mezu horietan, ondoko markatzeak egiten ditu auzipetuak, itxura denez: "arratoi sionista sasikume" deitzen die militar sionistei, palestinarren kontra egindako ekintza kriminalengatik; Benjamin Netanyahu Lehen ministroa salatzen du; Amerikako Estatu Batuak seinalatzen ditu, drone baten bidez Afganistango hainbat langile erailtzeagatik; Barack Obama presidentea "iraintzen" du; Dorre Bikien kontrako erasoa "ospatzen" du; apaiz katoliko pedofiloak eta Aita Santua aipatzen ditu, eta abar.

Bilboko eta Gasteizko txosnetako egoerari konponbide bat emateko borondatea erakutsi dute berriz Luberrik, Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak
Elkarrizketarako deia luzatu diete Bilboko Konpartsei eta Gasteizko Txosna Batzordeari, eta nabarmendu dute "jai herrikoietan parte hartu ahal izateko irizpideak osorik betetzen" dituela Mugimendu Sozialistak. Euskal Herriko 150 kulturgilek maiatzean aldarrikatu zuten Mugimendu Sozialistako hiru eragile horiek ere jaien parte izateko duten eskubidea, eta martxoan, berriz, 100 bat kolektibo politikok eta sozialek.