AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Estreinatu du Ekidak 'Plaza hau gurea da' antzezlana

Oñatin taularatu dute aurrenekoz satira politikoa oinarri duen lana. Larunbat honetan, Zumaiako Etxape Zentro Sozialistan eskainiko du bigarren emanaldia Ekidak.

Antzerkigintzan pauso berri bat eman du Ekida Arte Ekimen Sozialistak: bigarrenez, antzezlan bat sortu du. Plaza hau gurea da dauka izena lan berriak, eta satira politikoa eraman dute erdigunera oraingoan. Aurreko larunbatean Oñatin (Gipuzkoa) estreinatu zuten obra, Guda Zelaia jardunaldiaren barruan: Ana aretoan izan zen aurreneko emanaldia, eta harrera beroa izan zuen bertan.

Estreinaldiaren ostean, izango dira Plaza hau gurea da ikusteko aukera gehiago ere. Larunbat honetan, otsailaren 3an, Zumaian (Gipuzkoa) eskainiko dute antzezlana, Etxape Zentro Sozialistaren lehen urteurrenean. 18:00etan izango da emanaldia, Zentro Sozialistan bertan.

Horren ondoren, ez da emanaldirik izango martxora arte. Martxoaren 15erako Urretxun (Gipuzkoa) jarri dute hurrengo hitzordua, eta martxoaren 22rako, berriz, Elorrion (Bizkaia).

Samidoun sarea legez kanpo utz dezala eskatu diote sionistek Espainiako Gobernuari
Ministro sionista batek gutun baten bidez exijitu dio Espainiako Kanpo Ministerioari "egiazko neurriak" har ditzala "Masar Badil, Samidoun eta PFLPren jardueren" kontra. "Ez dute utzi nahi palestinar erresistentzia lotsarik eta konplexurik gabe defendatzen dugunok geure adierazpenak aske egin ditzagun", salatu du Euskal Herriko Samidounek.