AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etengabe ari dira areagotzen supermerkatu handien irabaziak

Maximo historiko guztiak gainditzen ari dira elikagaien prezioak, eta testuinguru horretan, gora egiten ari dira supermerkatu handien irabaziak eta merkatuaren gaineko kontrola.

Oinarrizko elikagaien prezioak eta, orokorrean, bizi-kostuak langa historiko guztiak hausten ari diren honetan, etengabe ari dira hazten supermerkatuen irabaziak. INEk aurreko astean argitaratu zituen Espainiako Estatuko apirileko datuak, eta baieztatu zuen azken 35 urteetako mailarik altuenean dagoela inflazioa —%8,3koa apirilean—. Azaldu zuen, gainera, gora egiten jarraitzen dutela elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioek; %9,3 igo dira urtebetean.

Deia egunkariaren arabera, supermerkatuek, batez beste, %10 igo dituzte prezioak urte hasieratik. Dena den, badirudi irabaziak eta merkatuko parte-hartzea handitzea lortu dutela supermerkaturik handienek. Mercadona, Carrefour eta Lidl dira enpresa nagusiak une honetan. %26,5era igo da Mercadonak merkatuan duen kontrola, %9,7ra Carrefourrena, eta %5,3ra Lidlena.

Merkatuko parte-hartzeari dagokionez, DIA dago laugarren postuan (%4,6) eta Eroski bosgarrenean (%4,3).

Etxeratze Kolektiboak jarri ditu martxan Iruñerriko Itaiak
"Emakume langileen babeserako zein antolakuntzarako baldintzak sortzeko" bidean abiatu ditu Etxeratze Kolektiboak; Iruñerriko hainbat jaietan, gauez etxera "lagunduta eta seguru joateko aukera eskaintzea" da asmoa. Indarkeria matxistari buruzko galdetegi bat ere prestatu dute Itaiako kideek.