AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxarri II Gaztetxeko eta Bizkaiko GKSko kideek lan eguna egin zuten larunbatean

Elkarlanean, hamaika lan egin zituzten larunbatean Bilboko Etxarri II Gaztetxean. Aurrerantzean ere herrialde mailako auzolanak antolatuko dituztela jakinarazi dute GKSko kideek, hainbat gune egokitzeko.

Iragan larunbatean, abenduak 14, lan eguna izan zen Bilboko (Bizkaia) Errekalde auzoko Etxarri II Gaztetxean. Bertan elkartu ziren Gaztetxeko zein Bizkaiko GKSko hainbat kide, elkarrekin, gunean hainbat lan egiteko. Hala, azaldu zutenez, aurrerapausoak eman zituzten gunea militanteek euren lan politikoa garatu ahal izateko egokitzeko, baita aisialdira begirako jarduerak antolatu ahal izateko ere.

Besteak beste, sarrerako atea konpondu edota eraikuntza prozesuan dagoen bilera gela bateko hormak eta atea egokitu zituzten, komunak atontzeaz gain.

Lan egunaren inguruko balorazio "positiboa" egin dute Bizkaiko GKSko kideek, eta azaldu dute "indarrez bete" dituela aurrerantzean ere auzolanak antolatzen jarraitzeko, elkarlanean. Beraz, ikasturtean zehar lan egun gehiago izango direla iragarri dute.

Auzitegi Gorenak Saioa Sanchez, Beatriz Etxeberria eta IƱigo Zapirainen aurkako 15 urteko espetxe zigorra berretsi du
Espainiako Auzitegi Nazionalak 15 urteko kartzela zigorra ezarri zien iaz hirurei, 2006ko hainbat gertakariren harira. Aurretik ere zigortu zituen Auzitegi Nazionalak, baina Gorenak atzera bota zuen ebazpena, ikertu gabe zeuden tortura salaketak zirela-eta. Dena den, oraingoan berretsi egin du hiru preso politikoen aurkako zigorra. Bizi dituzten ondorio psikologikoak, torturek beharrean, kartzelak eragindakoak izan daitezkeela argudiatu du.