AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxe kaleratze bat burutu du Iruñeko Udaltzaingoak Donibane auzoan

Zortzi urtez etxea alokatuta izan duten bizilagunak kaleratzeko agindua exekutatu du Iruñeko Udaltzaingoak, “inmobiliaria mobbing-a” egin ostean, auzitegiak jabearen aldeko epaia eman ondoren. Gainera, kaleratzea gelditzera bertaratu diren bi pertsona identifikatu ditu Udaltzaingoak.

Atzoko egunez, asteartea, Iruñako Donibane auzoko Obispo Irurita kalean etxe kaleratzea burutu zuen Udaltzaingoak. Zortzi urte alokatzen zeramatzaten bizilagunei jabeak “inmobiliaria mobbing-a” egin die hauek kaleratzeko asmoz; hasieran, hilabetero argindarraren gastuetan ehun eurotik gorako zenbatekoak eskatu dizkie gordekina erakutsi gabe, eta hauek ordaintzen jarraitu zutenez, argia moztu zien. Bederatzi hilabete argindarrik gabe pasa ostean, auzitegiak jabearen aldeko epaia eman du bizilagunak kaleratzeko aginduarekin. Aranzadiko kideek jakinarazi dutenez, jabeak hainbat etxe ditu, lau eta zortzi artean.

Udaltzaingoa eta sarrailagile bat bertaratu ziren kaleratzea burutzeko. Aranzadiko bi partaide kaleratzea geratzen saiatzera joan zirenez, Poliziak identifikatu eta salatu egin ditu, erresistentzia leporatuta.

Aurtengo datuek diotenez, Nafarroan joan den urtean alokairua ez ordaintzeagatik 255 kaleratze burutu ziren. EAEn, aldiz, mota anitzeko 1.191 kaleratze egon ziren.

7.000 sinaduratik gora lortu ditu UIBk, 12.2 artikulua aldatu dezaten eskatzeko
EHUko ikasleek mobilizazioak egin zituzten asteartean, 12.2 artikulua aldatzea eta ebaluazio jarraia edozein unetan eten ahal izatea eskatzeko. Unibertsitateko Indar Batasunak jakinarazi duenez, 7.000tik gora ikaslek sinatu dute 12.2 artikulua aldatzeko eskaera.