AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxebizitza Asanblada sortu du Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak

"Egun bizi dugun krisi testuinguruan, oinarrizko beharren garestitze bat izan da, langileriaren bizi-kalitatea okerragotuz. Horregatik, argi daukagu horri klase batasunez eta elkartasunez aurre egiteko dagoen beharra", dio Kontseilu Sozialistak. Abenduaren 17an aurkeztuko du Etxebizitza Asanblada, Eibarren.

Etxebizitzaren auziari era eraginkor batean erantzuteko asmoz sortu du Etxebizitza Asanblada Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak. Izan ere, "oinarrizko beharren garestitze" bete-betean, etxebizitzari lotutako problematikei ere "klase batasunez eta elkartasunez" aurre egiteko beharrari egin dio azpimarra. "Etxebizitzaren auziari klase ikuspuntutik erantzuteko asmoz eta elkarrekin indarrak batzeko jaio da Etxebizitza Asanblada", azaldu dute Kontseilu Sozialistako kideek.

Zehazki, Deba Barrena eskualdean jardungo du Etxebizitza Asanbladak, eta proiektuaren berri emateko aurkezpen saio bat egingo dute aurki; hain justu, abenduaren 17an, 19:00etan, Eibarko (Gipuzkoa) Arrate kultur elkartean.

Ikusi hemen Kontseilu Sozialista Deba Bailarak argitaratutako bideoa
Greba egin dute Mauleko ospitalean, Covid ziurtagiria errefusatu duten zortzi langileak sustengatzeko
Irailetik, koronabirusaren aurkako bi txerto dosi ez dituzten osasun-langile guztien kontratuak eten dituzte. Mauleko (Zuberoa) ospitalean, zortzi langile baztertu dituzte Covid ziurtagiria errefusatzeagatik. Haiei babesa emateko, greba egin zuten ospitalean ostegunean.