AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxebizitza Jardunaldiak antolatu ditu Urola Kostako Kontseilu Sozialistak

Hitzaldi bana egingo dute Zarautzen eta Zumaian; Etxebizitza Sindikatuak izango dituzte hizpide ostegun honetako saioan, eta etxebizitzaren arazoari klase ikuspegitik helduko diote maiatzekoan.

Aste honetan hasita, Etxebizitza Jardunaldiak egingo ditu aurrenekoz Urola Kostako Kontseilu Sozialistak. Etxebizitzaren arazoari loturiko bi hitzaldi antolatu ditu oraingoan, eta Zarautzen (Gipuzkoa) eta Zumaian (Gipuzkoa) izango da saio bana. Ostegun honetarako, apirilaren 20rako, Zarautzen jarri dute hitzordua: Euskal Herrian lanean ari diren zenbait Etxebizitza Sindikatutako kideak bertaratuko dira Zarauzko Gaztelekura, eta euren esperientziaz, orain arteko ibilbideaz eta eginbeharrez hausnartuko dute. 18:30ean izango da hitzaldia.

Bigarren saioa, esan bezala, Zumaian izango da, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak berriki aurkeztu duen Etxape Zentro Sozialistan. Maiatzaren 5ean izango da bigarren hitzaldi hori, eta etxebizitzaren arazoari klase ikuspegitik helduko diote. Saio hori ere 18:30ean hasiko da.

Erretiroa hartzeko adina 64 urtera atzeratzea onetsi du Frantziako Konstituzio Kontseiluak ere
Erreformak barne hartzen zituen hainbat artikulu ez ditu ontzan eman Konstituzio Kontseiluak, baina begi onez ikusi ditu erretiroa hartzeko adinaren atzerapena eta aldaketa nagusiak. Aldizkari Ofizialean argitaratu dute jada erretretaren erreforma.