AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxebizitza Sindikatua sortu du Iruñerriko Kontseilu Sozialistak

Etxebizitzaren arloan "autodefentsa sozialista" antolatzea da Kontseilu Sozialistako kideen helburua. Urgentziazko borroka modura aipatu dituzte "etxegabetzeei eta etxejabeen inpunitateari aurre egitea", "alokairuaren igoera gelditzea" nahiz "doako etxebizitzak izateko aukera zabaltzea"; dena den, "etxebizitzaren problematika gainditzeko", "egoera horren egiazko sorburua den gizarte kapitalista gainditzera bidean aurrerapausoak ematea" beharrezkoa dela gogorarazi dute. Abenduaren 1ean aurkeztuko dute Etxebizitza Sindikatua jendaurrean.

Iruñerriko (Nafarroa) Kontseilu Sozialistak atzo eman zuen Etxebizitza Sindikatuaren sorreraren berri. "Krisi testuingurua eta etxebizitzarekin lotutako arazoak handitzen doazen honetan, kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den etxebizitzaren" alde borroka egiteko sortu dute Etxebizitza Sindikatua Kontseilu Sozialistako kideek. Izan ere, "aurrekaririk gabeko" krisi-egoera honetan, beharrezkotzat jo dute "gure bizi-baldintzen aurkako ofentsibari aurre egiteko antolakuntza eta borroka espazioak garatzen hastea".

"Etxebizitzarekin lotutako arazoak eguneroko ogia" direla eta "langile klasearen sektore zabal bat erabateko babesgabetasun egoeran" dagoela azpimarratu du Iruñerriko Kontseilu Sozialistak. Problematika horri heltzeko sortu zuen Etxegabetzeen Aurkako Sarea joan den maiatzean, baina horrek zenbait muga zituela jakinda eratu du Etxebizita Sindikatua. Etxebizitzari lotutako borrokaren arloan "aurrerapauso bat" eman nahi izan du, hala.

Autodefentsa sozialista

Asmoa da Etxebizitza Sindikatuaren bidez "autodefentsa sozialista" antolatzea etxebizitzaren arloan. Urgentziazko zenbait borroka aipatu dituzte Kontseilu Sozialistek; besteak beste, "etxegabetzeei eta etxejabeen inpunitateari aurre egitea", "alokairuaren igoera gelditzea" eta "doako etxebizitzak izateko aukera zabaltzea".


Aurkezpena, abenduaren 1ean


Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Gasteizen
Emakumea etxera bidean zela, lurrera bota zuen gizonezkoak, eta hari sexu-ukituak egiten saiatu zen.