AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxebizitza Sindikatuak irtenbide partzial bat lortu du Gasteizen etxegabetze arriskuan zeuden hainbat pertsonarentzat

Alokabideren pisuetan bizi diren bost familia zeuden etxegabetuak izateko arriskuan, baina luzapen bat ematea lortu dute Etxebizitza Sindikatuko kideek. Bestalde, ostatu pribatu batean bizi ziren hamasei maizter ere kale gorrian geratzeko zorian zeuden; han gelditzea erabaki zuten bi lagunek, eta jabe berdinen beste apartamentu batean bizitzeko legezko kontratu bat lortu dute.

Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuak iazko abenduan azaldu zuen 23 pertsona zeudela haien etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan; hain justu, Alokabideren zuzkidura-ekipamenduetan bizi diren bost familia, eta Alde Zaharreko ostatu pribatu batean bizi ziren hamasei maizter. Etxebizitza Sindikatuarekin antolatzea erabaki zuten kaltetuek, eta antolakuntza horri esker izandako lorpenen berri eman dute.

Atzo jakinarazi zutenez, irtenbide partzial bat lortu dute etxegabetze arriskuan zeuden hainbat pertsonarentzat. Alokabideren pisuetan bizi direnen kasuan, luzapen bat ematea eta momentuz etxe horietan jarraitzea lortu dute. Ostatuan bizi ziren pertsonen kasuan, haien logeletatik irteteko aginduari aurre egitea erabaki zuten bik: ostatuan geratu eta borroka egin zuten. Jabeekin negoziaketa-saioak izan ditu Etxebizitza Sindikatuak, eta azkenean lortu du legezko kontratu bat sinatzea, bi lagun horiek jabe berdinen beste apartamentu batean bizi daitezen.

"Adibide horrek antolakuntzaren eraginkortasuna frogatzen du", esan dute Etxebizitza Sindikatuko kideek: "Pertsona horiek sindikatura iritsi aurretik inolako aukerarik gabe zeuden bitartean, behin antolatuta eta borrokatuta, beren aukerak zabaltzen hasi ziren".

Ohartarazi dute, dena den, "arazo partikular horiek eta beren irtenbide partzialek" ez dutela "mugarik aurkituko sozialismoaren eraikuntzan aurrerapausoak eman ezean".

Langile bat zauritu da Sestaon, makina batek hankak harrapatuta
Lanean ari zela jausi zitzaion hanken gainera makina bat. Aurten gutxienez zazpi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.