AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxebizitza Sindikatuak legez kanpoko etxegabetze bat ekiditea lortu du Gasteizen

Atzo, osteguna, legez kanpoko etxe kaleratze bat geratzea lortu zuen Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. "Berehalako elkartasun antolatuari" esker lortu dutela adierazi dute sindikatuko kideek.

Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuko kideek atzo, osteguna, sindikatuaren parte den etxebizitza baten desalojoa ekidin zuten, "berehalako elkartasun antolatuari" esker. Sare sozialen bidez adierazi dutenez, Alde Zaharrean kokatuta dagoen eraikinera bertaratu zien etxebizitzaren legezko jabearen hainbat lagun, sarrailagile batekin. Haien asmoa zen atea legez kanpo irekitzea, baina hori ezin zutela egin jakinarazi zieten sindikatuko kideek. Beraz, Ertzaintzari hots egin zieten legez kanpoko etxegabetzea gauzatu nahian ari zirenek.

Ertzaintza agertu zenerako, sarrerako atea blokeatzeko bezainbeste jende bildua zuen sindikatuak, eta 30 pertsona inguru ere hurbildu ziren eraikinera, elkartasuna adieraztera. Azkenean, "ezer egin ezin zutela ikusita", alde egin zuten poliziek zein legezko jabearen lagunek, eta bertan behera geratu zen legez kanpoko desalojoa.

Langile bat eraila Gasteizen, eraikuntza lan batean zauritu ostean
'Hala Bedi'-k jakinarazi duenez, asteazkenean lan istripua izan zuen langile batek Arabako hiriburuan. Hurrengo egunean zendu zen.