AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxebizitzaren aldeko mugimenduak Katalunian jasandako errepresioa salatuko dute bihar Bartzelonan

2019tik 2022ra bitartean, 300.000 euroko isunak, 150 urteko espetxe-zigor eskaerak, 86 auzipetu nahiz 44 atxiloketa metatu ditu Kataluniako etxebizitzaren aldeko mugimenduak. Manifestazio bat egingo dute bihar Bartzelonako Gràcia auzoan.

Mobilizazio bat izango da bihar arratsaldean Bartzelonako Gràcia auzoan, etxebizitzaren aldeko mugimendua Katalunian pairatzen ari den errepresioa salatzeko. Zenbakitan ere jarri dute mugimenduak 2019tik 2022ra bitartean jasandako errepresioa: 300.000 euroko isunak, 150 urteko kartzela-zigor eskaerak, 27 errepresio kasu, 86 auzipetu eta 44 atxiloketa pilatu dituzte etxebizitza eskubidearen aldeko lan politikoa egiteagatik. Hala, azkeen urteetan atxilotu eta auzipetutakoak absolbitzea, irekita dauden auziak bertan behera geratzea nahiz salaketak eta isunak atzera botatzea eskatuko dute biharko manifestazioan.

Aurreko astean sartu zen indarrean Zigor Kodearen erreforma Espainiako Estatuan. Desordena publikoen delituen idazketa berri bat egiten da horiek gogorrago zigortze aldera, eta, besteak beste, etxegabetzeen kontrako jarduna aipatzen da.

Barakaldon bi emakumeri eraso diete euren bikotekideek asteburuan
Larunbat goizean, emakume bat kolpatu zuen etxean bere mutil lagunak. Igande goizean, kalean, beste emakume bat jo zuen bere bikotekideak, eta heriotza-mehatxuak egin zizkion.