AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxebizitzen enbargoak %47 igo ziren EAEn urteko lehen hiru hilabeteetan

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 78 hipoteka-betearazpen izan ziren urtarriletik martxora bitartean. Aurreko hiruhilekoan, urritik abendura bitartean, %13koa izan zen enbargo kopuruaren gorakada.

Atzo argitaratu genuen kazeta honetan aurreneko hiruhilekoak zein datu utzi zituen Espainiako Estatuan hipoteka-betearazpenen ondoriozko etxegabetzeei dagokienez: %3,4 egin zuten gora, 3.320 kaleratze izan baitziren —azken bost urteetako daturik altuena—. Euskal Autonomia Erkidegoko datuei erreparatuz gero, ordea, are kezkagarriagoa da gorakada: urteko lehenengo hiruhilekoan %47,1 igo ziren bizitokien enbargoak.

Izan ere, urteko lehenengo hiru hilabeteetan 78 etxe kaleratze izan ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iazko sasoi horretan baino 25 gehiago. Horren aurreko hiruhilekoan, hau da, iazko urritik abendura bitartean, %13koa izan zen enbargo kopuruaren gorakada. Urteko azken txanpa horretan ohiko etxebizitza modura erabiliak ziren 69 jabetza enbargatu ziren.

Europar Batasuneko potentzia nagusiak, estanflaziotik urrats batera
BPGaren hazkunde apala eta inflazio-tasa altuak ageri dira batasun ekonomikoko estatu gehienetan. Kontinenteko ekonomia indartsuenek ere "kontrakziorako arriskua" dutela ohartarazten dute adituek. EBko BPGa %0,4 baino ez da hazi 2022ko lehen hiruhilekoan, eta inflazioaren urte arteko aldakortasun-tasa %8,1etik gorakoa da jada.