AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxegabe bati eraso diote Iruñeko Iturrama auzoan

Auzoko banku batean ari zen gaua igarotzen etxegabea eta, salatu dutenez, hura kolpatu eta lapurreta egin zioten larunbateko ordu txikitan. Ospitaleratua izan zen gizona.

Iruñeko (Nafarroa) Iturrama auzoan izan zen erasoa joan den larunbat goizaldean. Pertsona etxegabe bat, auzoko banku batean etzanda gaua egiten ari zela, erasotua izan zen. Jipoitu egin zuten eta, gainera, hainbat gauza —arropa eta dirua, besteak beste— lapurtu zizkioten. Nafarroako Ospitalera eraman behar izan zuten, hainbat zauri baitzituen erasoaren ondorioz.


Gasolinaren prezioa muga dezatela exijituko dute larunbatean Bilbon eta Iruñean
Bi hiriburu horietako Kontseilu Sozialistek deituta, mobilizazioak izango dira datorren larunbatean. Langileriaren "soldatak espoliatzen" ari direla salatu dute, eta horrekin lotu dute erregaien kostuaren gorakada: "Soldaten jaitsiera antolatu bat daukagu gure aurka, enpresari handiek eta politikari profesionalek gidatua". Azaldu dute, gainera, "multinazional handien eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarlana" dagoela igoera "etengabearen atzean", eta beharrezkotzat jo dute "borrokaren bitartez" hainbat neurri eskatzea Estatuari.