AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxegabeko pertsona baten hilotza aurkitu dute Durangoko kutxazain batean

Hildakoa sarri joaten zen sukurtsalera, gaua igarotzeko aterpe bila. Urtea hasi zenetik erail duten bigarren etxegabeko pertsona da; hilaren 3an, 60 urteko gizonezko bat aurkitu zuten hilik Donostiako kutxazain batean. Kartoi batzuekin estalita igaro zuen gaua, eta asteak egin zituen sukurtsalaren kanpoaldean.

Atzo, hilak 12, Durangoko (Bizkaia) kutxazain baten barruan hilik aurkitu zuten etxegabeko pertsona bat. 49 urteko gizonezkoa zen, eta bizilagunek jakinarazi dutenez, maiz joaten zen Frai Juan Zumarraga kaleko sukurtsal horretara, gaua pasatzeko aterpe bila. Goizean topatu zuten haren gorpua, manta batekin estalia, eta Patologia Zerbitzura eraman zuten ohiko azterketa egiteko.

Hainbat hedabidek azpimarratu dutenez, bereziki gau hotza izan zen urtarrilaren 11koa. Durangon, esaterako, zero azpitik izan zen termometroa hainbat unetan. Euskalmetek abisu horia ezarri zuen, izotzaldiak zirela-eta.

Bigarren erailketa urtea hasi zenetik

13 egun ditu 2020. urteak, eta dagoeneko, etxegabeko bi pertsona erail dituzte Euskal Herrian. Hilaren 3an, Donostian (Gipuzkoa) aurkitu zuten 60 urteko gizonezko baten gorpua, Gros auzoko sukurtsal batean. Kartoiekin tapatuta igaro zuen gaua etxegabeak, eta bizilagunek azaldu zutenez, asteak egin zituen kutxazainaren kanpoaldean.

Gutxienez bost emakumeri egin diete eraso asteburuan Euskal Herrian
Bikotekideei eraso egin diete lau gizonezkok asteburuan. Gasteizen jazo dira erasoetako bi, etxebizitza banatan. Iruñean izan dira beste bi erasoak; taberna bateko terraza batean emakume bat kolpatu du gizonezko batek, eta bestalde, emakume batengandik urruntzeko agindua urratu du haren bikotekide ohiak. Horretaz gain, igande goizaldean, emakume bati eraso egin zion gizonezko batek; diruaren truke sexu-harremanak izateko jarri zen harekin harremanetan gizonezkoa, baina emakumeak dirua eskatu zionean, kolpatu eta lepotik heldu zion. Ihes egin behar izan zuen.