AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxegabetzeen aurka, borroka eraginkorra dela erakutsi du Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Lekuan leku, Etxebizitza Sindikatuek lortu dute etxegabetzeak geroratzea edo bertan behera uztea, legez kanpoko etxegabetze saiakerak geratzea, etxejabeen iruzurrak agerian uztea, edota bizitoki-alternatibak eskuratzea. Azken bi hilabeteetan egindako lan hori guztia erakutsi du Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.

Egiten duten lan gehiena argitara ateratzen ez bada ere, tokian toki martxan dauden Etxebizitza Sindikatuek egiten duten lana eraginkorra da etxegabetzeen eta bestelako gehiegikerien eta erasoen aurka, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez. Horren zenbait adibide emateko, zerrenda batean bildu ditu azken hilabeteetan Euskal Herriko hainbat Etxebizitza Sindikatuk (lekuko Kontseilu Sozialisten eskutik sortzen joan direnak) egindako lana eta lortutako emaitzak.

Etxegabetze guztiak baldintzarik gabe eten daitezen egindako borrokan, kasu ugaritan lortu dute Etxebizitza Sindikatuek kaleratzeak atzeratzea edo bertan behera geratzea; esaterako, Donostian (Gipuzkoa), Beasainen (Gipuzkoa), Anoetan (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Bilbon (Bizkaia), Portugaleten (Bizkaia), Lemoan (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa).

Beste zenbait kasutan, legez kanpoko etxegabetze saiakerei eta etxejabeek egindako mehatxuei aurre egitea lortu dute Etxebizitza Sindikatuek. Adibidez, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin behar izan dute borroka kaleratze estrajudizialen kontra.

Etxejabeek egindako askotariko iruzurren aurka ere egin dute lan azken bi hiletan Etxebizitza Sindikatuek; hala nola, Donostian, Zarautzen (Gipuzkoa), Gasteizen eta Bilbon. Iruzurren artean aipatu dituzte, besteak beste, jabeak maizterrei gezurra esatea etxetik bota ahal izateko, edota alokairua hilero igotzea.

Bestalde, kale gorrian geratzeko arriskuan dauden pertsonentzat bizitoki-alternatibak lortzeko ere egiten dute borroka Etxebizitza Sindikatuek. Zentzu horretan, emaitzak izan dituzte, esaterako, Azpeitian (Gipuzkoa), Idiazabalen (Gipuzkoa), Gasteizen eta Iruñean.

Hona hemen lekuan lekuko Etxebizitza Sindikatuek egindako lana eta izandako askotariko emaitzak, zerrendatuta:

Kasu batzuetan etxegabetzea geroratzea edo suspenditzea lortu dugu, beste batzuetan etxegabetze extrajudizial bat egiteko helburuarekin jabeek egiten dituzten mehatxuak neutralizatzea lortu dugu. Gainera, zenbait jabeen iruzurrak azaleratu ditugu edota bizitoki-alternatibak lortu pic.twitter.com/gW1KlUZq7w

— Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista (@EtxeSindikatua) November 22, 2023
Gasteizko IDarten irakasle batek egindako erasoak salatu dituzte
Itaiak eta IAk azaldu dutenez, azken sei urteetan, eskolako hainbat pertsona jazarri ditu zentroko irakasle batek. Eraso horien kontra, asteak daramatzate lanean.