AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxeko emakume langile bati sexu-erasoa egin dio kontratatu zuen gizonak

Etxeko lanak egin zitzan kontratatu zuen 71 urteko gizonak, eta lanean ari zela egin zion eraso joan den astelehenean.

Atzo goizaldean 71 urteko gizon bat atxilotu zuten Sopelan (Bizkaia), emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Gizonak duela gutxi kontratatu zuen emakumea, etxeko lanak egin zitzan bere etxean. Hain justu, emakumea lanean ari zela egin zion eraso iragan astelehenean.

Gertatutakoa salatu eta erasotzailea atxilotu zuten, baina aske utzi zuten epailearen aurretik igaro ostean. Urruntze-agindu bat ezarri diote.

Volkswagen Nafarroako zuzendaritzak aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat aplikatuko du berriro
Arrazoi teknikoak, pandemia eta pieza jakin batzuen eskasia argudiotzat hartuta etengo dute berriz ekoizpena, gutxienez, ekainaren 30era arte.