AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxeratze agindua eta larrialdi egoera ezarri dituzte Akronen

Ekain amaieran gazte afroamerikar bat hil zuen poliziak Akronen, eta protestak piztu dira horren harira. Aurreko igandean protestan zeudenen aurka gogor oldartu zen polizia, besteak beste, negar-eragileak erabilita. Orain, mobilizazioak areagotu direla ikusita, larrialdi egoera dekretatu dute autoritateek.

Joan den ekainaren 27an, beste pertsona afroamerikar bat erail zuen poliziak Amerikako Estatu Batuetan; hain justu, Ohioko Akron hirian. Ustez trafikoko arau-hausteren bat egin zuela-eta, bera atxilotzen saiatu ziren agenteak, baina ihes egiten saiatu zen; orduan, 90 aldiz egin zuten tiro bere kontra zortzi poliziak. 25 urte zituen hildako gazteak.

Mobilizazioak piztu ziren Akronen hilketa horren ondorioz, eta joan den igandean, esaterako, manifestarien aurka jo zuen poliziak. Besteak beste, negar-eragileak erabili zituen haien kontra. Poliziak igandean zabaldu zituen gazte afroamerikarra hil zuten uneko hainbat irudi, eta horrek eragin zituen egun horretako protestak.

Dena den, aurrera jarraitzen dute protestek, eta larrialdi egoera ezarri dute autoritateek. Daniel Horrigan Akron hiriko alkateak astelehenean adierazi zuen "indarkeria- eta istilu-mehatxu gehiago" daudela une honetan, eta horregatik dekretatu dutela larrialdi egoera. Etxeratze agindua sartu dute indarrean: gaur-gaurkoz, debekatuta dago 21:00etatik 06:00etara bitartean kalean egotea.

Bi eraso matxistaren berri eman dute Donostian eta Zarautzen
Ostiralean, Donostian, emakume bati eraso zion bere bikotekide ohiak, urruntze-agindua urratuta. Bestalde, Zarautzen, sexu-eraso bat salatu zuen emakume batek joan den asteburuan.