AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxeratze agindua gogortu dute Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herrian joan den larunbatean sartu zen indarrean etxeratze agindu berria, eta 18:00etatik 06:00etara egongo da indarrean egunero. Aldiz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, etxeratze agindua 20:00etara edo 18:00etara aurreratzea aukera bat dela adierazi du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Urte berrian sartuta, neurri murriztaileak zorrozteari ekin diote Frantziako zein Espainiako estatuetan. Frantziako Estatuan, hain zuzen, joan den larunbatean sartu zen indarrean etxeratze aginduaren luzatzea, eta 18:00etatik 06:00etara egon beharko dute etxean herritarrek.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ulertzera eman du mahai gainean dagoela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere etxeratze agindua gogortzeko aukera; Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, aztergai dago etxeratze agindua 22:00etatik 20:00etara edo 18:00etara aldatzeko aukera.

Horrez gain, Espainiako Gobernuak ere aditzera eman du etxeratze ordua aurreratu nahi duela, "bigarren itxialdia ekiditeko".

Gabonen osteko murrizketak

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Lurraldearteko Kontseiluari eskatu dio etxeratze agindua zorroztea, "bigarren itxialdi bat saihesteko". Gabonetako ospakizunei begira, neurriak leundu zituzten Espainiako eta Frantziako estatuetan baina, orain, berriro jarri dituzte martxan edota mahai gainean neurri murriztaile gogorragoak edo balizko neurri murriztaile zorrotzagoak.

Zupiriak Naiz Irratia-n esandakoaren arabera, Urkulluk bi edo hiru aldiz eskatu du jada etxeratze agindua gogortzea: "Lehendakariari, Frantzian egin duten modura, etxeratze agindua 20:00etara edo 18:00retara mugatzea gustatuko litzaioke", adierazi du.

Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Cabacasen erailketaren auziko ebazpenari jarritako helegite guztiak
Iñigo Cabacasen hilketaren harira sei ertzain epaitu zituzten arren, bakarra zigortu zuten: bi urteko espetxe zigorra eta lau urteko gaitasungabetzea ezarri zizkioten. Espainiako Auzitegi Gorenak errefusatu egin ditu sententziaren aurka aurkeztutako helegite guztiak, eta berretsi egin du Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren ebazpena.