AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxerik gabeko hiru pertsona hil dira Bizkaian azken asteetan

Aurreko astean, etxerik gabeko emakume batek galdu zuen bizia Santurtzin. Horren aurreko asteetan, gainera, bi gizon etxegabe hil ziren Bilbon.

Bizkaiko BesteBi plataformak jakinarazi duenez, azken asteetan, gutxienez hiru pertsona etxegabe hil dira Bizkaian. Aurreko astean, kalean bizi zen emakume bat hilik topatu zuten Santurtziko parke batean. Horren aurreko asteetan, bestalde, etxerik gabeko bi gizonezkok galdu zuten bizia Bizkaiko hiriburuan, Bilbon.

Joan den apirilean, Arrotxapean (Iruñerria, Bizkaia) aurkitu zuten hilik kalean bizi zen pertsona bat; otsailean, Hendaian (Lapurdi) hil zen etxerik gabeko gizon bat, eta urtarrilaren amaieran, Bilbon galdu zuen bizia beste pertsona etxegabe batek.

Berria-k argitaratutako datuen arabera, 2000. urtean jasotako datuek zioten 3.000 lagun inguru bizi zirela kalean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

"Bertsolaritza aldatzen ari da, eta guk geuretik egin nahi diogu ekarpena aldaketa garai horri"
'Miseriaren adarrak' bertso-saioa sortu dute hainbat bertsolari gaztek, Ekidaren eskutik. Saioaren parte diren Gorka Pagonabarrarekin, Aroa Arrizubietarekin eta Aitor Tatiegirekin hitz egin dugu bertsolaritzaz, tradizioaz, egungo garaiaz, aldaketez eta prestatu duten saio berriaren asmoez, besteak beste.