AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxerik gabeko pertsona bat hil da Bokalen

"Bizi-baldintza miserableak sorrarazten dituen sistema honen aitzinean, kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala den etxebizitza-eredua aldarrikatzen dugu", dio Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak.

Etxerik gabeko pertsona bat hil da berriki Bokalen (Lapurdi), Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Hain zuzen ere, 37 urteko emakume batek galdu du bizia oraingoan.

"Kapitalismoaren ondorio da miseria, eta ondorioz, pertsona etxegabeen existentzia ere bai", salatu du Kontseilu Sozialistak: "Krisi garaian, gainera, Estatu burgesek gero eta gaitasun guttiago dituzte gizarte-zerbitzuen bidez egoera horiek kudeatzeko". Horren aurka, eta "bizi-baldintza miserableak sorrarazten dituen sistema honen aitzinean, kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala den etxebizitza-eredua aldarrikatzen" du.

Trumpek iragarri du Putinekin bilduko dela Budapesten, Ukrainako "gerraren amaiera" negoziatzeko
Putinekin "elkarrizketa oso emankorra" izan zuela jakinarazi ostean eman zuen bileraren berri Trumpek, Zelenski Etxe Zurian hartu aurretik.