AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxerik gabeko pertsonen hemezortzi bizitoki hustu ditu aurten Donostiako Udalak

Azken urtean, halako 57 bizitokiren berri izan dute Donostian: abandonatutako industrialdeetan eta eraikinetan daude ia denak. Astean hamar kontrol inguru egiten ditu Poliziak, eta jazarpen horretaz arduratzen den unitate berezi bat dauka udaltzaingoak.

2024ko lehenengo sei hilabeteetan, etxerik gabeko pertsonek erabilitako hemezortzi bizitoki hustu dituzte Donostiako (Gipuzkoa) udaltzainek. Kasu gehienetan, Poliziak hustu zituen unean, jendea bizi zen toki horietan. Gaua egin ahal izateko eta bertan bizitza egiteko sortu dituzte bizileku horiek hainbat eta hainbat pertsona etxegabek.

Noticias de Gipuzkoa egunkariaren arabera, azken urtean, mota horretako 57 bizitokiren berri izan dute udaltzainek Donostian. Abandonatutako industrialdeetan, eraikinetan eta lokaletan daude ia guztiak. Itxura denez, Amara Berrin, Loiolako Erriberetan eta Morlansen aurkitu dituzte bizilekuetako asko.

Poliziaren jazarpena

Udaltzainek etengabe jazartzen dituzte bizitoki horietan bizi diren pertsonak, "prebentzio- eta zainketa-lanak" egiten baitituzte (une honetan, lan horietan espezializatutako unitate bat dauka udaltzaingoak). Astean zortzi eta hamar kontrol artean egiten dituzte aipatutako kokalekuetan; eta, zenbait kasutan, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak ere hartzen dute parte.

Teorian, toki horien egoera eta bakoitzean bizi den pertsona kopurua kontrolatzeko miaketak izaten dira. Bertan bizi diren lagunen objektu pertsonalak ere miatzen dituzte poliziek, eta zerbaitek "jatorri zalantzagarria" duela irizten badute, lapurtu eta eraman egiten dute. Aipatutako egunkariaren esanetan, Jolastokietan eta Martutenen izaten dira kontrol gehien.

Kontroletan euren egoera legeztatu gabe daukaten lagunak atzemanez gero, Espainiako Poliziaren esku geratzen dira, eta Atzerritartasun-bulegoetara eramaten dituzte. Azken urtean, miaketa horietan identifikatutako 37 pertsona migrante atxilotu dituzte.

Desalojo bat gauzatzeko, teorian, agindu judizial batek egon beharko luke indarrean. Poliziak berak edo eraikinen eta abarren jabe legalek eska dezakete agindu hori.

Eraso homofobo bat jasan dute bi gaztek Iruñean
Igande goizean izan zen erasoa, San Fermin Txiki festetan. Hainbat gizonek Oinutsen Kalean eraso zieten bi pertsonari.