AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eurocopa gelditzeko aldarria kaleratuko dute Bilbon apirilaren 10ean

San Mames aurretik hasiko da manifestazioa, 12:00etan. Eurocopa Honi Ez plataformak atzo egindako agerraldiaren bideoa, albiste barruan ikusgai.

Apirilaren 10erako deitutako mobilizazioa xehatu zuen Eurocopa Honi Ez plataformak atzo, prentsaurreko bidez: Bilboko (Bizkaia) San Mames zelai aurretik abiatuko da manifestazioa, 12:00etan. Gelditu dezagun lelopean, aurten egitekoa den Eurocopa futbol txapelketari "ezetz" esango diote hala Bilboko kaleetan.

Hona hemen Eurocopa Honi Ez plataformaren agerraldia, bideoan jasota:


Palentziara lekualdatu dute Jon Kepa Preciado preso politikoa
2004an atxilotu zuten santurtziarra. Dueñasera tokialdatu aurretik, La Santé, Estremera, Algeciras, Valdemoro eta Kordobako kartzeletan izan dute preso.