AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eurocopa Honi Ez plataformak manifestazio nazionala deitu du martxoaren 28rako Bilbon

Mobilizazio deialdiarekin batera, martxoan topaketa nazionala egingo dutela ere gogorarazi dute Bilbao 2020 Eurocopa Honi Ez dinamikako kideek. Martxoaren 14an izango da, Durangon. "Euskal Herrian Eurocoparekiko existitzen den kontrakotasuna" azaleratzea dute helburu.

Bilbao 2020 Eurocopa Honi Ez plataformak agerraldia egin du gaur goizean, Bilboko (Bizkaia) La Bolsan. Bertan, datozen hilabeteetarako antolatu dituzten deialdiak jakinarazi dituzte. Azaldu dutenez, "iazko martxoan dinamika plazaratu" zutenetik, aurkezpenak egin dituzte hainbat herritan, "Eurocopa honi ezetz esateko arrazoiak aurkeztuz eta horren ondorioak agerian utziz". Besteak beste, "langile klasearen esplotazioa areagotzea, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna ukatzea eta emakume langileek sufritzen duten biolentziaren areagotzea" aipatu dituzte, baita Euskal Herria "faxistaz eta indar polizial armatuz" beteko dela azpimarratu ere.

Ildo horretan, "kapitalaren eraso basati honi", "duintasunez" erantzungo diotela berretsi dute plataformako kideek, eta hainbat mobilizazio iragarri dituzte martxorako. Martxoaren 14an topaketa nazionala egingo dute Durangon (Bizkaia). Bertan, "kirola eta politikaren harremanaren inguruko mahai ingurua", bazkaria, kalejira, eta kontzertuak izango dira.

Bestalde, manifestazio nazionala deitu dute martxoaren 28rako, Bilbon; Antolakuntzaz aurre egin, Eurocopa honi ez lemapean egingo dute mobilizazioa. "Euskal Herriko burgesia autonomistaren interesen aurrean", "aurrera egiteko" hautua galdegin dute gaurko prentsaurrekoan, eta beraz, dei egin diete herritarrei topaketetan zein manifestazioan parte hartzera, "Eurocopa hau ongi etorria ez dela argi uzteko".


Langile bat eraila Olaberrian, urteko zazpigarrena gutxienez
Arcelor enpresaren Olaberriako lantokian zamalanetan ari zen garraiolari bat hil dute gaur. Ibilgailuak azpian hartu du behargina, eta bertan zendu da. 2013. urtean antzeko erailketa bat izan zen toki berean. 2020. urtea hasi zenetik, gutxienez zazpi langilek galdu dute bizia euren lanpostuetan.