AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Europako Parlamentuak Chatcontrol plataforma onartu du, komunikazio elektronikoen monitorizazio masiborako sistema

Mezularitza elektronikoko aplikazioak “atzeko atea” instalatzera behartuko ditu Europar Batasunak, erabiltzaileen komunikazio pribatuetako edukietara sarbide zuzena izateko. “Eduki susmagarriak” izan omen ditzaketen mezuak autoritate polizialen esku utziko dituzte hornitzaileek. Europarlamentuko 690 hautetsitatik 537k bozkatu dute ebazpenaren alde.

Europarlamentuak Chatcontrol aplikazioa onartu du berriki, komunikazio elektronikoen monitorizazio masiborako tresna. Ebazpen horren ondorioz, berehalako mezularitzako zein posta elektronikoko eduki pribatuetan zuzenki esku hartu ahal izango dute autoritate polizialek, zerbitzuen hornitzaileek “eduki susmagarriak” identifikatzen dituzten bakoitzean.

Hala, hainbat plataforma “atzeko atea” instalatzera behartuko ditu Europar Batasunak, besteak beste, Gmail, WhatsApp, Telegram nahiz Apple-en mezularitza zerbitzua. Ebazpenak babes zabala jaso du Europarlamentuan: aldeko 537 boto, aurkako 133 eta 20 abstentzio. Gauzak horrela, aurreko ePrivacy sistema indargabetu eta puntuz puntuko enkriptazioa saihestuko duen protokolo berria ezarri dute.


Beste urte batez, Gipuzkoako eta Arabako ehunka gazte elkartu dira Topaketa Sozialistetan
Gaur hasi dira Topaketa Sozialistak Gipuzkoan nahiz Araban. Hainbat espazio egokitzeko lanak, ekoizpen lanak eta tailerrak egin dituzte ehunka gaztek Oreretan eta Gasteizen. Bihar ere egun osorako egitarauak izango dira bi herrialdeetan; hain zuzen, Legution eta Tolosan.